hegazkin
iz. Airea baino astunagoa den aire-ibilgailua. Hego-itxurako azal finkoen bidez airean mantentzen da eta helize- edo erreakzio-motore bidez propultsatzen da. • erreakzio-hegazkin. Erreakzio-motore batez edo gehiagoz propultsatutakoa. || hegazkin bonbaketari. Bonbardatzeko bonbak daramatzana. || hegazkin inude. Erregaia garraiatzen duen aparatua, hegaldian doazen ibilgailuak hornitzea helburu duena.
Atzera