hitz egin
du ad. 1. Hitzak ahoskatu. Hitz egiten hasi den haurra. Mutua da, ez du hitz egiten. 2. Hitzen bidez besteei nork bere pentsamendua adierazi. Bileran asko hitz egin du. 3. Hizkuntza bat erabili; hizkuntza horren bidez espresatzen jakin. Euskaraz hitz egin. Ez dut hitzik egiten frantsesez. 4. Gordeta eduki behar zena esan; salatu. Bere konplizeak hitz egin du.
Atzera