hondo
iz. 1. Ontzi edo barrunbe baten behealdea; mutur batetik zabala eta bestetik itxia den zerbaitetan, mutur itxiaren aldea. Hondoa buztinezkoa du. Sakelen hondoa. 2. Itsaso, ibai, etab.ez mintzatuz, uraren azpian dagoen lurrazal-zatia. Untzia hondoraino urperatu zen. 3. Besteen atzean dagoen edo ikusten den zatia edo gauza. Gelaren hondoa. 4. (hed.) Zerbaiten barnealdea edo muina, ezkutuen dagoena. Bihotzaren hondoa. 5. ANAT. Sakontasuna duen organo baten barnealdea. • begi-hondo. ANAT. Oftalmoskopioz ikusten den begiaren aldea; oftalmoskopioz eginiko azterketa. || hondoko itsaso. Ik. 1 baga(-itsaso). || urdail-hondo. ANAT. Urdaileko makurdura handia, diafragmaren gainean dagoena. • HONDOA JO. 1. Hondartu. 2. Zerbait edo norbait puntu edo egoerarik okerrenera iritsi.
Atzera