ijezketa

iz. TEKNOL. Altzairuzko edo burdinurtuzko arrabolen artean iraganaraziz, metalezko masa bati forma emateko prozesua. Arrabolek kontrako norantzan biratzen dute eta materiala bien arteko tartean zapaldurik gertatzen da. Lortzen den produktuaren geometria eta dimentsioak arrabolen formak eta hauen arteko distantziak mugatzen dituzte. Erabiltzen den instalazioari ijezketa-trena deritzo. Beroko ijezketa. Hotzeko ijezketa.
Arrabolek kontrako norantzan biratzen dute eta materiala bien arteko tartean zapaldurik gertatzen da. Kasu batzuetan, ijezketan erdibukatutako produktuak lortzen dira (barrak, teinkatzeko hari lodiak, txapak, etab.); besteetan aldiz, lortutako produktuaren geometria bukaerakoa da (profilak, tutuak, etab.). Lortzen den produktuaren geometria eta dimentsioak arrabolen formak eta hauen arteko distantziak mugatzen dituzte. Ijezketa-prozesua hainbat iraganalditan burutzen da, eta horretarako erabiltzen den instalazioari ijezketa-trena deritzo.




Atzera