jantzi, jantz, janzten

da/du ad. 1. Gorputza jantziez estali, gorputzean jantziak jarri; jantziez gain apaingarriak edo bestelako elementuak jarri. Beltzez jantzi zen. Oinetakoak jantzi zituen. Urrezko belarritakoak jantzi ditu. 2. Zerbait dagozkion gehigarri edo apaingarriez estali. Ohea jantzi. Aldareak jantzi. 3. Estali; hornitu, dotoretu. Lurra behar bezala, zuhaitzez jantzia balego. Azkoitiko kale guztiak apaingarri ikusgarriz jantzi zituzten.



Atzera