kakalardo
iz. 1. ZOOL. Koleopteroen ordenako zenbait intsekturen, bereziki gorputza lodikotea eta hankak motzak dituztenen izen arrunta. 2. Iraintzeko erabiltzen den hitza. Gezurti! Kakalardoa! • kakalardo adardun. Ik. arkanbele. || kakalardo pilotagile. Beltza eta 2-3 cm-ko tamainakoa, arrautzak erruten dituen tokian simaurrezko pilotak egiten ditu (Scarabeus sacer). || kakalardo sakratu. Kakalardo pilotagilea. || uretako kakalardo. 1. Uretan bizi diren koleopteroen izen arrunta. 2. Ditiskoa.
Atzera