kamitosemitiko
iz. eta izond. Ekialde Hurbilean, Afrikako iparraldean Ozeano Atlantikora arte eta Afrikako ekialdean ekuatorera arte hedatzen den hizkuntz familiaz esaten dena. 200 milioi hiztun inguru dira eta bere baitan hizkuntza semitikoak, egiptoera, berbere hizkuntzak, hizkuntza kusitak eta hizkuntza txadarrak hartzen ditu.
Atzera