karniboro

1. izond. BOT. Landareez mintzatuz, intsektuak eta beste zenbait artropodo harrapatzen dituena. 2. izond. EKOL. Animaliak janez elikatzen dena. 3. iz. eta izond. ZOOL. Euterioen infraklaseko zenbait ugaztunez esaten da. Gehienetan tamaina ertainekoak dira, haragiz elikatzen dira nagusiki baina badaude omniboroak ere. Letaginak oso garatuak dituzte, ebakortzak txikiak eta molarrak haragia txikitzeko moldatuak. Sentimenak, bereziki usaimena, oso garatuta dituzte. Bere baitan txakurrak, katuak, etab. hartzen dituen Carnivora ordena osatzen dute.



Atzera