koloide
iz. KIM. Substantzia baten partikula oso txikiak fluido batean esekiduran dauden sistema. Disoluzioetan ez bezala, koloideetako partikulak ez dira molekula bakanak, eta hori dela eta ezin dituzte mintzak zeharkatu. Solidoa likidoan (sola), likido bat beste batean (emultsioa) edo sol bateko partikula solidoen koagulazioaren ondoriozkoa (gela) izan daitezke.
Atzera