konpondu

1. du ad. Hautsia, hondatua edo erabili ezin zela zegoena, erabilia izateko eran jarri; oker edo nahasia zegoen arazoa zuzendu edo argitu. Berak konpondu du erlojua. Zuek konpondu beharko duzue nahaste hori. 2. da ad. Eguneroko bizitzan edo kontuetan, edo zernahi eratako harremanetan, ados etorri edo elkarri egokitu. Senideak elkarrekin konpontzen ez badira. 3. da ad. Aritzeko edo zerbait egiteko, adierazten diren bideei askietsirik jardun. Apaizik gabe ere konpon gaitezke.HOR KONPON. "Hor konpon hadi (zaitez(te), dadila...)"-ren laburpena, norbaiten jokaera edo arazoekin, edo zerbaiten ondorioekin zer ikusirik izan nahi ez dela adierazteko erabiltzen dena. Lur jo nahi badu, hor konpon.



Atzera