kontrol
iz. 1. Zerbait zaintzeko edo egiaztatzeko azterketa. Kontrol medikoa. Errepide-kontrola. 2. Kontrolatzeko, zuzendu edo menperatzeko ekintza. Ibilgailuaren kontrola galdu. • jaiotza-kontrol. Hazkunde demografikoa erregulatzea helburu duen neurri-multzoa. || kalitate-kontrol. Produktu batek beharrezko kalitate-ezaugarriak dituela egiaztatzeko egiten den proba-multzoa. || prozesu-kontrol. Produktu bat fabrikatzean, fabrikazio-prozesua fase desberdinetan banatuta dagoela hauetako bakoitzaz arduratzen den kontrola. || sarbide-kontrol. INFORM. Erabiltzaileek (edo programek) ordenadorean dauden datuetara edo zenbait alorretara sartzeko edo hainbat ekipo erabiltzeko duen eskubidea mugatu edo definitzeko prozesua.
Atzera