lehiaketa

iz. 1. Lehian aritzeko ekintza; bereziki, sari jakin bat irabazteko, batzuek elkarren lehian egiten duten jarduera. 2. Lanpostua lortzeko zenbait lagunek elkarren lehian egiten duten azterteka. 3. EKOL. Zenbait organismo edo espeziek inguruneko baliabide bera edo berak ustiatzen dituztenean, beren artean gertatzen den interakzioa. Partaide batek lor dezakeen edozein abantailak bestearen baztertzea ekarri ohi du. • lehiaketa interespezifiko. Espezie desberdineko indibiduo edo populazioen artean gertatzen dena. || lehiaketa intraespezifiko. Espezie bereko indibiduoen artean gertatzen dena.



Atzera