lerrakuntza

iz. 1. Lerratzeko ekintza eta horren ondorioa. 2. ASTRON. Astro batetik Lurrera heltzen den argiaren espektroko lerroak berez legokiekeen tokian gabe gorrirantz edo urdinerantz lerraturik agertzea. Doppler efektuak (hau da, argi-iturria higikorra izateak) eragindako fenomenoa da, eta ia kasu guztietan gorrirantz gertatzen da, astro gehienak Lurretik urruntzen ari direla eta beraz, Unibertsoa hedatzen ari dela adierazten duena. 3. GEOL. Narrasdura. 4. KIM. Erresonantzia magnetiko nuklearrean, atomoaren spina orientatzeko prozesua.



Atzera