magia
iz. 1. Naturan ezkutuko indarrak daudelako ideian oinarriturik sortutako sineste- eta jarduera-multzoa, direlako indarrak gizakiaren ezkutuko ahalmen eta zenbait baliabide edo erritoren bidez helburu jakin batzuk naturaz gaindiko era batean lortzeko erabiltzen direlarik. 2. Jarduera-multzo horri dagokion jakintza. • magia beltz. Deabruaren eta espiritu gaiztoen indarrez baliatuz, inori gaitz edo kalteren bat ekartzea helburu duena. || magia natural. Naturako indar inpertsonalei eragiteko erabiltzen dena, zeremonialari kontrajarriz. || magia zeremonial. Naturako indarrak ez ezik, naturaz gaindikoak ere deituz eta horiei eraginez, ondorio magikoak lortu nahi dituena. || magia zuri. Espiritu gaiztoak uxatzeko edo mesederen bat erakartzea helburu duten baliabide edo errito magikoen multzoa.
Atzera