mahrata

iz. eta izond. Indiako gaur egungo Maharashtran finkatutako herri bateko kidea; herri horri dagokiona.
Mahratak musulmanak baino lehenago finkatu ziren Indian. XVII. m.an hedatzeari ekin zioten eta 1653an mogolen kontra altxatu ziren. 1761ean erresuma boteretsua sortu zuten, baina britainiarren etorrerarekin erresumak gainbehera egin zuen. 1775etik hasita hiru gerra izan zituzten haien aurka eta 1818an mahraten erresuma desagertu eta britainiarrak nagusitu ziren bertan. Gaur egun gehienak hinduistak dira eta kastetan antolatutako klanetan bizi dira.




Atzera