altxatu
da/du ad. 1. Etzanda edo eserita dagoena zutitu. Altxa zaitez. Ohetik altxatu. 2. Jaso, goratu. Burua altxatu. Ogia eta ardoa altxatu. 3. Eraiki. Haien inguruan eliza bat altxatu zen laster. 4. Salneurriek gora egin, garestitu. Prezioak altxatu. 5. Orea legamiaren eraginez harrotu. Ogia altxatu. 6. Gorde, bildu. Hamabi saski pusketez beteak altxatu zituzten. 7. (Ipar.) Preso hartu, atxilotu. Altxatu zituzten preso bi etxeko seme, bi anaia. 8. Gorde, ezkutatu. Kutxan altxatua zegoen koroa. 9. Kendu. Maiteen nuena altxatu didate. 10. Norbaiten kontra egin, asaldatu, matxinatu. Erregeren aurka altxatu ziren. 11. (Ipar.) Hazi, hezi. Seme-alabak ongi altxatu.
Atzera