marrazo

iz. ZOOL. Lamnidoen familiako itsas arrain kondriktieen izen arrunta. Tamaina handi edo ertaina, isats-hegats heterozerkoa, bi bular-hegats pare, mutur konikoa eta hortz ugariz hornitutako barailak dituzte. Harrapariak dira eta batzuk arriskutsuak dira gizakiarentzat. • marrazo balea. Errinkodontidoen familiako arrain kondriktiea, 18 m-raino hazten dena eta krustazeo txikiz elikatzen dena. Itsaso epeletan bizi da (Rhincodon typus). || marrazo zuri. 10 m-ko luzera eta 3.000 kg-ko pisua izan ditzakeen marrazoa. Itsaso guztietan bizi da eta itsas ugaztunez elikatzen da (Carcharodon carcharias).



Atzera