meteoro

iz. 1. ASTRON. Partikula bat Lurraren atmosferan sartzean gertatzen den argi-fenomenoa, bertako atomo eta molekulekiko kontaktuaren ondoriozko frikzioagatik sortua (atmosferara iritsi aurretik meteoroide, bertan badago meteoro eta lurrazalera iritsiz gero meteorito deritzo). 2. METEOROL. Atmosferan edo lurrazalaren gainean behaturiko fenomenoa (hodeia salbu), klimatikoa, optikoa nahiz elektrikoa izan daitekeena.



Atzera