omen 1

Hiztunak aditzera ematen duenaren ziurtasunik ez duenean, baina hala jakin duela adierazteko erabiltzen duen partikula (aditz laguntzailearen eta forma trinkoen aurre-aurrean ezartzen da; batzuetan aditza ezabaturik; besteetan esaldiaren amaieran; eta Iparraldean zenbaitetan aditz laguntzailearen ondoren). Alde ederra omen dago, dakitenek diotenez, batetik bestera. Honelako zabarkeriak gertatu ohi omen dira lehenengo mailako handikien artean ere. Munduan ez omen halakorik. Ageri du ganibet-ziztada bat hetsia, lehenagoko operazioaren marka omen. Gero hau erran zion omen Birjinak Bernadetari: eliza bat nahi dut hemen.



Atzera