perspektiba
iz. ART. eta MAR. 1. Hiru dimentsioko objektuak planoko bi dimentsioetan irudikatzeko teknika eta artea, helburua ikusleari errealitatea ikuspuntu jakin batetik begira balego bezala aurkeztea duena. 2. Objektuek ikusgune jakin batetik begiratuta agertzen duten forma eta elkarren arteko kokapen erlatiboa. • aire-perspektiba. Pinturan, kolore, argilun, itzal, etab.ez baliatzen dena. || cavaglieri perspektiba. Ikuspuntua infinituan duen eta marra paraleloak gordetzen dituen sistema. || perspektiba axonometriko. Irudikatu nahi den hiru dimentsiotako objektuaren hiru erreferentzi ardatzekiko zeharkako plano batean egiten den proiekzio ortogonala. || perspektiba lineal, zentral edo klasiko. Ikuspuntu bakar batetik abiatzen diren lerroek plano bertikal batean sortzen duten proiekzioa. Errealitatean paralelo diren lerro zuzenak horizonteko puntu batean (ihes-puntuan) elkartzen dira.
Atzera