plangintza
iz. Plan bat prestatzeko ekintza; delako plana bera. •Êfamili plangintza. Jaiotzak erregulatzeko erabiltzen diren baliabideen multzoa. || plangintza ekonomiko. EKON. Garapen ekonomikoaren eta produkzioaren helburuak eta haiek lortzeko prozesu eta baliabideak zehazten dituen plana. Estatu sozialistetan, plangintza ekonomikoa estatuak prestatzen du, eta haren jarduera ekonomikoaren eredua da (ekonomia planifikatua dela esaten da). Merkatu-ekonomietan ere, zenbait kasutan estatu edo estatu-elkarteek plangintza ekonomikoak ezartzen dituzte, baina merkatuko legeen menpe egon ohi dira.
Atzera