plataforma
iz. 1. Ingurua baino altuago dagoen toki laua. 2. Tamaina aldakorreko egitura edo euskarri laua, batzuetan altxatua, edo altxa daitekeena, eta bere gainean zamak hartzeko prestatua. Plataforma altxagarria. Plataforma birakaria. 3. Programa politiko edo sozial baten oinarri diren ideien multzoa; programa edo eskakizun batzuen inguruan biltzen diren zenbait erakunde-multzoren izena. 4. TEKNOL. Itsas hondoa zulatzeko erabiltzen den egitura. Petrolio-plataforma. • plataforma kontinental. GEOL. Murgildutako bloke kontinentalen goialdea, marearen beheko marratik ezponda kontinentaleraino doana.
Atzera