platihelminte

iz. eta izond. ZOOL. Zizare zapal ere esaten zaien hainbat animalia metazoo triploblastiko eta zelomatuez esaten da. Dortsobentralki zapalak dira eta aldebiko simetria dute. Epidermisa (ektodermoa) eta endodermoa mesodermozko masa handi batez bereizita dituzte eta gar-zelulez eratutako iraitz-aparatua daukate. Platyhelmintes filuma osatzen dute.



Atzera