simetria

iz. 1. MAT. Multzo bateko elementuek, edo multzo bi edo gehiagok, puntu, lerro edo plano batekiko duten posizio-, neurri- edo forma-korrespondentzia. Delako puntuari simetri zentro, lerroari simetri ardatz eta planoari simetri plano esaten zaie. 2. Multzo baten elementuak orekan eta proportzionalki banatuak egotearen ondoriozko itxura harmoniatsua. Simetriarik gabeko aurpegia.aldebiko simetria. BIOL. Simetri plano bakarra edukitzea. Simetria hau duten organoei zigomorfikoak esaten zaie. || simetria erradial. BIOL. Simetri plano bat baino gehiago dituena. Simetria hau duten organoei aktinomorfikoak esaten zaie. || simetria zentral. MAT. Puntu batekiko simetria.



Atzera