platino

iz. 1. KIM. Zenbaki atomikoa 78 eta pisu atomikoa 195,09 duen elementu kimikoa (Pt). Zilar koloreko metal noble, xaflakor eta harikorra da. 24,45 g/cm3-ko dentsitatea du eta 1.769 ºC-tan urtzen da. Azidoek, kloroak eta oxigenoak ez diote erasotzen. Gasak zurgatzeko gaitasun handia du. Erreaktibotasun txikiko materialak behar diren ingurunetan (tresneria zientifikoan eta protesietan, besteak beste) erabiltzen da. Prozesu kimiko askoren katalizatzailea da. 2. (pl.) AUTOM. Automobiletan, pizte-sistemako ukipen-plaketako bakoitza. Egun wolframiozkoak badira ere, garai batekoen analogiaz esaten zaie horrela.



Atzera