plutonio

iz. KIM. Zenbaki atomikoa 94 eta pisu atomikoa 244 duen elementu kimiko erradioaktiboa (Pu). Metal transuranidoa da, uranioa neutroiz bonbardatuz lortzen dena. Elementu artifiziala da, nahiz eta naturan 244 isotopoaren aztarnak aurkitu diren. Hamabost isotopo ezagutzen dira. Oso arriskutsua da igortzen duen erradioaktibitatea dela eta. Lehergailu atomikoak egiteko eta erreaktore nuklearretan erregaitarako erabiltzen da.



Atzera