poliketo

iz. eta izond. ZOOL. Anelidoen filumeko zenbait animalia ornogabez esaten da. Parapodiotan zeta ugari dituzte. Burua nabarmena da eta garroak, palpoak eta begiak izan ohi dituzte. Batzuk mugikorrak dira eta beste batzuk sesilak. Gehienak itsastarrak dira. Polychaeta klasea osatzen dute.



Atzera