potasio

iz. KIM. Zenbaki atomikoa 19 eta pisu atomikoa 39,102 duen elementu kimikoa (K). Metal alkalinoa da, arina eta zilarraren antzeko distirakoa; urtze- eta irakite-tenperatura baxuak ditu (64 ºC eta 774 ºC, hurrenez hurren). Beroaren eta elektrizitatearen eroale ona, oso erraz oxidatzen da eta urarekin bortizki erreakzionatzen du hidrogenoa askatuz. Giza bizirako beharrezkoa da, baina proportzio altuan oso pozoitsua.
Metal alkalinoa da, arina eta zilarraren antzeko distirakoa; urtze- eta irakite-tenperatura baxuak ditu (64 ºC eta 774 ºC, hurrenez hurren). Lurrazaleko zazpigarren elementu ugariena eta beroaren eta elektrizitatearen eroale ona da. Oso erraz oxidatzen da eta urarekin bortizki erreakzionatzen du hidrogenoa askatuz. Giza bizirako beharrezkoa da, baina proportzio altuan oso pozoitsua da. Potasioaren konposatuak oso garrantzitsuak dira nekazaritzan eta maila apalagoan, lehergaietarako.




Atzera