salestar
adj. eta iz. San Joan Bosco-k San Frantzisko Saleskoaren ereduari jarraituz fundaturiko erlijioso-kongregazioetako kidea; kongregazio horiei dagokiena. Gaztediaren heziketan eta parrokietan dihardute bereziki.
Turingo auzo pobreetan bizi ziren gurasorik eta etxerik gabeko gaztetxo langileez arduraturik, bi kongregazio sortu zituen San Joan Boscok, San Frantzisko Saleskoaren ereduari jarraituz: bat gizonezkoena, San Frantzisko Saleskoaren elkartea (gaur egun San Joan Boscoren salestar elkartea) (1859), eta emakumezkoena bestea, Kristauen laguntzako Andre Mariaren alabak (gaur egun Ahizpa salestarrak) (1872). Gaztediaren heziketan eta parrokietan dihardute bereziki. Euskal Herrian badute zenbait etxe.
Atzera