sor 2
izond. 1. Fisikoki, sentikortasunik edo higikortasunik ez duena. Osoki sorra da eta hila dirudi. Hotzaren hotzez eskuak sor ditut. 2. Normalean errukia edo samina sortarazten dituzten gauzek hunkitzen ez dutena; barruz sentitzen ez duena. Sor hutsa da, deusek ez du hunkitzen. 3. Baldarra, motela. Burua zuri, belarriak gor / eta txit sorrak pausoak. 4. Gorra (askotan eta gor-ekin batera). Sorra eta gorra zaude arimari dagozkion gauzetan. 5. (hed.) Agerikoa edo begien bistakoa ez izanik ere, izan badena. • bero sor. Ik. bero. || min sor. Ik. minsor. • SOR ETA GOR (egin, gelditu,...). Entzungor; axolagabe. || SOR ETA LOR. Zur eta lur. Sor eta lor gelditu zen.
Atzera