sumertar

adj. eta iz. Mesopotamiako hegoaldean finkatu zen herri bateko kidea; herri horri dagokiona.
Sumertarren jatorria nahikoa iluna bada ere, badirudi IV. milurtekoan Mesopotamiako hegoaldean finkatu zirela. Sumertarrek eraikitako lehenengo hiri-estatuak (Lagash, Uruk, Ur, Larsa eta Eridu) lehen zibilizazio-gunetzat jotzen dira. Bertan garatu ziren lehenbiziko arkitektura erlijiosoa, eskultura exentua, hilarriak, gliptika eta, IV. milurtekoaren amaieran, idazkera kuneiformea. Semiten etorrerak sumertarren botere politikoaren gainbehera ekarri zuen III. milurtekoan, baina bere kulturak Ekialde Hurbileko kultura guztien gain izan zuen eragina.




Atzera