idazkera
iz. 1. Idazteko ekintza eta horren ondorioa. Idazkeraren asmakuntza. 2. Hizkuntza jakin bateko hitzak idazteko modua. Zuzenago dirudi "afari" eta "Nafarroa" idazteak beste edozein idazkerak baino. 3. Idazte-sistema jakin batean erabiltzen den zeinu-mota; zeinu horien multzoa. Idazkera gotikoa. Maiek hieroglifikoaren antzeko idazkera asmatu zuten. 4. Norbaitek idaztean zeinuak marrazteko duen moldea. Idazkera irakurgaitza duzu benetan! 5. Idaztankera. Idazkera bihurriko idazlea. • idazkera fonetiko. Hizkuntz hotsak irudikatzen dituena. || idazkera ideografiko. Ideiak edo adigaiak zuzenean zeinu-bidez ematen dituena.
Atzera