tiranosauru

iz. PALEONT. Sauriskioen ordenako eta Tyrannosaurus generoko dinosauruen izen arrunta. Atzeko hankak oso garatuak eta gihartsuak zituzten eta aurrekoak berriz, txikiak. Lepo eta buru sendoa zuten. 15 m-rainoko altuera izanik, inoiz bizi izan diren karnibororik handienak izan ziren. Kretazeoan bizi izan ziren.



Atzera