tunikatu

iz. eta izond. ZOOL. Kordatuen filumeko zenbait animaliaz esaten da. Larba-aldian kordatuen ezaugarri asko dituzte (notokorda eta hodi neural garatuak batez ere) baina helduetan ez dira agertzen. Hauek, arnasa hartzeko eta elikatzeko balio duten irekigune ziliatuz betetako faringea eta zirkulazio-sistema irekia dituzte. Itsastarrak dira eta Tunicata subfiluma osatzen dute.



Atzera