txokoka
(ibili, jolastu eta antzeko aditzekin) adb. Ondoko ezaugarriak dituen haur-jolasean arituz. Gehienetan bost pertsonaren artean jolasten da. Lau, aurrez izendatutako lau puntutan (karratu-antzekoa eratuz) jarri eta bosgarren bat gelditzen da posturik gabe. Izkinetako lauak postuz aldatzean bosgarrenak haien postuetako bat hartzen saiatu behar du. Kanpoan geratzen denak egin behar du hurrengo jolasaldian lehen erdian zegoenaren lana.
Atzera