ukondo

iz. 1. Giza besoaren eta besaurrearen arteko giltzadura. 2. Koadrupedoetan, bularraren azpian den aurreko gorputz-adarreko giltzadura, eta honen eta belaunaren arteko beso-zatia. 3. ERAIK. Elkarren kontrako norantzan indar egiten duten bi elementuren artean horizontalki jartzen den langeta edo zeharraga (adib., bao bateko janben artean). 4. ERAIK. Modiloia. 5. TEKNOL. Tutueria batean, angelua (gehienetan 90º-koa) eratzen duen pieza. • tenis(larien) ukondo. MED. Epikondilitisa, tenislarien artean sarri gertatzen dena.



Atzera