zain 2
adb. Itxaroten (eskuarki egon, izan, edo eduki aditzekin; aurretik duen izen-sintagmak -en atzizkia behar du; aurretik maiz zehar-galdera den menpeko perpausa izan dezake: aditz jokatua bada, geroaldiko forman eta laguntzaileak -(e)n atzizkia duela, eta ez-jokatua bada, era burutuan, geroaldiko forman edo -t(z)eko atzizkia duen aditz-izen eran). Lau orduz eduki naute atean zain. Zure zain egon naiz. Zer gertatu zain gaude denok. Pezeta noiz jaitsiko zain dago bere dolarrak saltzeko. Zuk lana bukatzeko zain nago.
Atzera