Acheul aldia

Behe-Paleolitoko bigarren kultura. Duela 700.000 urte garatu zen Europa, Asia eta Afrikan. Gizaki-mota nagusia, dirudienez, Homo erectus da. Harri landuzko aurpegibiko aizkorak, zurezko lantzak eta apaingarriak egiten zituen. Sua aurkitu zuen. Euskal Herrian aztarnak Urbasa, Miarritze, Lizarra, etab.etan aurkitu dira.



Atzera