Alegiak

Esopo-ri egotzitako alegi sorta (K.a. VI. m.). Pertsonaia nagusiak animaliak direla, narrazio laburrak eta moralizatzaileak dira. - Fedro-ren 118 alegiko bilduma, bost liburuki eta epilogo batean bilduta (I. m.). Alegia hauek Esoporen alegietan oinarrituak daude eta gizartea kritikatzen dute. - J. de La Fontaine-ren 12 liburukiko bilduma (1668-94). Beste alegigileengandik hartu zituen gaiak, baina narrazio arina eta adierazpide biziak erabili zituen, XVII. m. amaierako gizartea eta ideologia morala azaltzeko. - F. Samaniego-ren alegi bilduma (1781). Guztira 137 dira, bederatzi liburukitan banatuak; Peņafloridako kondeak eskatuta idatzi zituen, Bergarako Mintegikoentzat. Aurrekoek landutako gaiak berregokitu zituen (Txirrita eta Inurria, Esneketaria, Igelak Erregeari Eskari). - T. de Iriarte-ren 76 alegiako bilduma (1782). Neoklasizismoaren ildotik, idazleek jarraitu eta gaitzetsi beharreko arauen ereduak azaldu zituen.



Atzera