Barrenetxea Uribasterra, Nikolas (e.i. Igorreko Julen)

Euskal idazle bizkaitarra (Igorre, 1898 - Altsasu, 1988). Iruņen kaputxino sartu eta Txinan misiolari jardun ondoren (1927-54), Altsasura itzuli zen. Txinan egondako garaian Zeruko Argia, Euzkadi, Gure Mixiolaria eta Jaugoiko Zale aldizkarietarako artikuluak idatzi zituen. Komunistek Txinatik egotzi zuten (1954). Karmel, Egan eta Herria aldizkarietan idatzi zuen eta Zeruko Argiako erredaktore-buru ere izan zen. Bedo-a tar Joakin abagai kaputxinoa "Loramendi" (1907-33) eta aren garaia biografia (1962), II-garren Batikano Batzarra. I. Lenengo aldia, 23 garren Yon Aita Santuak asi eta burutua (1965) eta 23-garren Yon Aita Santua ta II-garren Batikano Batzarra (1967) erlijio-liburuak eta Mao tse-tung, 1936'tik 1954'ra kondaira kronika (1978-87) ere idatzi zituen. Euskaltzain urgazlea izan zen 1983.az geroztik.



Atzera