Corostola Picabea, Pedro

Biolontxelo-jotzaile gipuzkoarra (Errenteria, 1933). Parisen biolin, biolontxelo, oboe eta ganbara-musika ikasi zuen. Donostiako udal-kontserbatorioko biolontxelo-katedra lortu zuen. Sienan biolontxelo-ikastaroak egin ondoren bere anaiarekin batera Europa eta Amerikan zehar eman ditu kontzertuak. -Francisco. Piano-jotzaile gipuzkoarra (Errenteria, 1936), aurrekoaren anaia. Parisen sari eta kondekorazio ugari jaso zituen. Europan eta Amerikan zehar eman ditu piano-saioak eta Espainiako Orkestra Nazionaleko piano-jotzailea izan zen (1967).



Atzera