Etxeberri, Jean

Euskal olerkari nafarra, Tafallan jaioa (XVI. m.). Eliz ikasketak egin, apaiztu eta Teologian doktore izan zen. Gaztetan edertasuna eta bertutea izan zituen kantagai, baina urteak pasa ahala erlijiozko gaiak izan zituen nagusi (La vida de Jesús-Cristo; Misterios de la Fé eta Vida de algunos santos, guztiak 1640an argitaratuak). Zenbaiten ustez, Bernart Etxepare edota Joannes Etxeberri Ziburukoa izan zitekeen, baina Tafallako idazle bat izan zela ziurtzat jotzen da; batez ere, garai hartan Tafalla eta bere inguruetan euskaraz mintzatzen zela jakinik.



Atzera