Lur (argitaletxea)

Euskal argitaletxea, Donostian sortua; 1967an irakurketa lantzeko materiala prestatzeko osatutako taldea izan zen jatorria. Argitaletxe gisa 1969an sortu zen. R. Arregi, G. Aresti, I. Sarasola, R. Saizarbitoria, A. Urretabizkaia, X. Kintana eta L. Haranburu Altuna, etab. izan ziren bultzatzaileak. 1973an banandu egin zen eta handik Kriselu argitaletxea sortu zuen Haranburu Altunak (1975). Lur desegin eta Hordago argitaletxe berria sortu zen (1978-88); haren ondorengoa da gaurko Lur argitaletxea.



Atzera