Partenoia
Atenasko tenplua Akropolian, Atenea jainkosaren omenez eraikia (K.a. 447-432); Greziako arkitektura klasikoko maisu-lana da. Periklesek aginduta eraiki zuten Iktinos eta Kalikrates arkitektoek, Fidiasen gidaritzapean; Fidias arduratu zen dekorazioaz. Tenplu doriar peripteroa da, marmolezkoa. Galerien sabaian landuriko friso joniarrek inguratzen zuten eta kanpoaldean koloma doriarrek eusten diete friso doriarrari eta bi fatxadetako frontoiei. Bertako eskultura gehienak British Museumean daude.
Atzera