ametz

iz. BOT. Fagazeoen familiako zuhaitza, haritzaren antzekoa eta tamaina ertainekoa. Zurtoina oso adarkatua da eta azal lodi eta pitzatuz estalita dago. Hostoak obobatuak edo luzangak, partitu edo ebakiak, galkor edo martzeszenteak, eta iletsuak dira. Lore arrak gerbatan elkartuta daude eta emeak eseriak dira. Fruituak ezkurrak dira (Quercus pyrenaica). • ametz ilaundun. Ametzaren antzekoa, baina hostoak txikiagoak eta arrailatuak dituena (Q. pubescens).



Atzera