lodi

1. izond. Nagusiki dimentsio batean luzatzen diren gorputzetan, luzerarekiko beste bi dimentsioak ohi baino handiagoak dituena. Soka lodia. Katea lodia. 2. izond. Hiru dimentsioko gorputzetan, dimentsio txikiena ohi baino handiagoa duena. Ia mila orrialdeko liburu lodia. Ohol lodia. Horma lodia. 3. izond. Likidoez mintzatuz, dentsoa. Txokolate lodia. 4. iz. Lodiera. Bi metro eta berrogei zentimetro lodikoa. 5. adb. Ugari. Elurra lodi izanagatik, ez du Piarresek deusen beldurrik. 6. HIZKL. Ezaugarri akustikoen arabera, energiarik gehiena espektro akustikoaren maiztasun apaletan biltzen duen fonema (zorrotzari kontrajartzen zaio).



Atzera