arren

1. junt. Esanahiaren aldetik nahiz, ba... ere kontzesiboen baliokide den hitza (erlatibozko atzizkia hartu duen aditz jokatuarekin edo aditz ez-jokatuen era burutuarekin erabiltzen da, beti haien ondoan ezartzen delarik). Merkeak diren arren, ez ezazu bat ere eros. Gaztea ez izan arren, zalu eta bizkor ibiltzen da. 2. Helburu eta kausazko zentzua duen partikula, -gatik atzizkiaren baliokidea (izen bati, eta bereziki aditz-izenari loturik eta harekin batera idatzia). Zoaz, Jainkoarren! Hura pozik ikustearren, edozer egingo nuke. 3. adb. Eskari baten indarra areagotzeko erabiltzen den hitza. Entzun ezazu, arren, ene eskaria, 4. iz. (B) Madarikazioa. Birao eta arrenik gaiztoenak. 5. iz. Eskaria, erregua, otoitza. Mila eskaera eta arren egiten zenituen. ARREN EGIN. Arrendu. Kaitik irtenaz batera Andre Mariari arren egiten diote.



Atzera