asko

1. zenbtz. zehaztgb. Kopuru handi zehaztugabearen adierazlea. Ardo asko edan du. Gutako askok idatzi dute horretaz. 2. adb. Aditzaren osagarri, dagokion ekintza kantitate edo kopuru handian gertatzen denaren adierazlea. Horrek asko daki. 3. adb. Izenondo edo adberbioekin, haien maila nabarmenaren adierazlea. Eder askoa da. Asko goiz heldu zen. 4. adb. (zah.) Aski. 5. iz. Kantitate handia (adjektiborik gabe eta -en atzizkiaren ondoren). Lanaren askoak abailaturik. ASKO JOTA. Gehienaz ere. || ASKOTAN. Maiz. || ASKOZ (ERE) (+ izond. edo adb. + -ago). Askoz ederragoa da zurea. Askoz ere ederkiago. || ESKERRIK ASKO. Eskerrak emateko esamoldea.



Atzera