baldin

Ba- baldintzazko aurrizkiaren indargarria den partikula. Lehen baldintzazko esaldiaren hasieran jartzen bazen ere, gaur egun ba-ren aurre aurrean ezartzeko joera nabaria da. Beraz, baldin geure buruoz kontu onik eman nahi badugu. Komeni baldin bada, bai. BALDIN ETA. Baldinen ordez jartzen da, baldintzazko esaldiaren hasieran beti. Baldin eta handik irteten banaiz. || BALDIN ETA SOILIK BALDIN. MAT. eta LOG. Ezinbesteko baldintza adierazteko baldintzazko perpausaren hasieran jartzen den formula.



Atzera