basurde

iz. ZOOL. Suidoen familiako ugaztun artiodaktiloa, txerriaren arbasoa dena. Ilajea arrea edo iluna da eta zurdaz osatua dago. Muturra luzea du eta behe-barailan letagin nabarmenak ditu. Omniboroak dira eta sastraka ugari dagoen basoetan bizi dira, Europako erdi eta hegoaldean, eta Asian eta Afrikako iparraldean (Sus scrofa).



Atzera